GELTOKI 1988an sortzen da, Jose Mari Pikabea eta Carmen Echavek Donostiaren erdian gozotegi bat irekitzea erabaki zutenean,bere buruetan bor-bor zebiltzan ideia berritzaile guztiak martxan jartzeko asmoz. Hausnarketa hauek, maiz egiten zituzten bidaia eta sarri burutu ohi zituzten formakuntzetan jasotako ideien ondorioak ziren.
Donostiako esentzia
Gure produktuen lehengai bakoitzaren jatorria ezagutzen dugu, aukera dagoen guztietan bertako produktuak lehentsiz.
Garai bateko errezetak gure esentziara egokitu eta eguneratu ditugu.
Etxean, gure lantegi propioan
Geltokin, produktu guztiak gure lantegi propioan , gure denda azpian, Donostiako erdi-erdian kokatua, egiten ditugu.
Gure lantegiak, Donostiak edukitako aldaketeetara biziraun du eta bertan edukitze horrek, momentuan egindako produktuak eskeintzea, produktu erabat pertsonalizatuak eskeintzea ziurtatzen digu
Usadioa, esperientzia eta bikaintasuna
Artisautza eta berrikuntzaren arteko elkartasunean sinisten degu.
Tresna eta kontzeptu berritzaileak erabiltzen ditugu gure bezeroekin zerbitzua eta harremanak errazteko. Detaile bakoitza zaintzen degu, produktu bakoitza zuen nahiera egokitzen degu.